ESP / Ingles

 

 

 
 

Zalantzarik gabe, euskararen berreskurapena eta normalizazioa gure gazteriaren ardura izan behar du, eta hizkuntza ezagutzeaz gain, egungo bizitzan erabiltzeari ekin behar diote, hizkuntzaren normaliza-zioa eguneroko erabilerarekin lortzen bait da. Dena den, gure hezkuntza sistemak azken bi hamarkadetan esfortzu izugarria egin du euskarazko eskaintzak eta D ereduak sortu ahal izateko. Irakaslegoa euskalduntzea ez da lan makala. Zailtasunak zailtasun, egun hezkuntza elebiduna da nagusi. Gurasoek erantzun positiboa eman diote egindakoari, beren seme-alabak euskarazko adarretan matrikulatuz.

Azken urteotako eskarmentuak, berriz, agerian utzi du ezagupenak ez dakarrela berez erabilpena. Zergatia sendi elebakarretan, lagunarte eta ingurune ez euskaldunetan aurki dezakegu. Era berean, aisialdian kontsumitzen dituzten produktu gehienak gaztelera edo erdara hutsean landuta daude: bideo-jokoak, webguneak, filmeak, teknologi berriekin lotutako tresna elektronikoak (diseinuzko telefonoak iPhone tanterakoak, mp3 entzuteko ekipoak, ...) sarritan bisitatzen dituzten merkatal-guneetako giroa, Biltzar honetan Europa eta mundu osoangutxiengo hizkuntzen erabilera gazteriaren artean areagotzeko landu diren eskarmentu arrakastatsuak aurkeztu nahi ditugu. Ez gara teoria korapilatsuetan nahasiko, baizik eta praktikotasun osozko ikuspegiarekin, Europako beste herrialde eta gure aldameneko hainbat lurraldeetan gutxiengo hizkuntzak gazteen artean arrakasta osoz sustatu dituzten egitasmo eta ekintzak aurkeztuko dira. Plazaratutako praktika arrakastatsuak oinarritzat harturik, gazteei eguneroko bizitzan euskara erabiltzera anima diezaiekeen hainbat proposamen jasoko dira landuko den dekalogoan, ondoren gure elkarte eta erakundeetan garatu ditzazkegunak.

ESP / Ingles